Bueno ba gogoratzen dudana lehen hezkuntzan hasten da, bertan nik uste det nire bizitzako momenturik onenak pasa ditudala klase barruan, oso ongi zegoen antolatua eta irakasleak oso konprometituak zeuden eta motibatuak, klasean ez ginen lerroka jartzen, U moduko bat egiten genuen irakaslearen mahaiaren aurrean honela denontzat berdin zuzentzen zen klasea. Gero DBHko esperientzia ez zen oso ona izan niretzat, irakasleak ez zeuden motibatuak eta dena egiten zuten gazteleraz "para cubrir el expediente" esaten den bezala, ez ziren batere inplikatzen ikastolarekin ezta ikasleekin, horregatik nire DBHko 3. mailako urtean 3 suspentsoetan zegoen klaseko media. Horregatik Zurriola Ikastolara aldatu ninduten gurasoek, bertan hezkuntza oso ona jaso dudala uste dut, batxilergoko pare bat irakasle aldatu beharko lirateke baina bestela oso ondo dena.
Leku guztietan izan ditut irakasle onak eta txarrak eta esperientzia onak eta txarrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario