Bueno ba gogoratzen dudana lehen hezkuntzan hasten da, bertan nik uste det nire bizitzako momenturik onenak pasa ditudala klase barruan, oso ongi zegoen antolatua eta irakasleak oso konprometituak zeuden eta motibatuak, klasean ez ginen lerroka jartzen, U moduko bat egiten genuen irakaslearen mahaiaren aurrean honela denontzat berdin zuzentzen zen klasea. Gero DBHko esperientzia ez zen oso ona izan niretzat, irakasleak ez zeuden motibatuak eta dena egiten zuten gazteleraz "para cubrir el expediente" esaten den bezala, ez ziren batere inplikatzen ikastolarekin ezta ikasleekin, horregatik nire DBHko 3. mailako urtean 3 suspentsoetan zegoen klaseko media. Horregatik Zurriola Ikastolara aldatu ninduten gurasoek, bertan hezkuntza oso ona jaso dudala uste dut, batxilergoko pare bat irakasle aldatu beharko lirateke baina bestela oso ondo dena.
Leku guztietan izan ditut irakasle onak eta txarrak eta esperientzia onak eta txarrak.
miércoles, 9 de mayo de 2012
Ondo ikasteko baldintzak
Nire ustez ikasteko baldintza finko batzuk ez daude, lehenik gauza desberdinak ikasteko metodo desberdinak erabili behar dira, baita pertsonaren arabera aldatzen delako metodologia, bakoitzak berea bait du. Esaterako nik diseinu eta marrazketa artistikoa egiten nuenean hobeto eta gusturago egiten nuen musikarekin, baina historia edo beste gaiak ikasteko askoz hobeto egiten nuen isiltasunean. Nire ustez ondo ikasteko baldintza bakarra da motibazioa, beste dena plus moduko bat da laguntzen duena, baina ezinbestekoa motibazioa bakarrik.
Zein eremutan arituko gara?
Bueno ba ni oraingoz ikusirik nola dagoen lan mundua etabar, aisialdi monitore titulua ateratzen bukatuko det eta ea udan lortzen dudan lana egitea horrekin. Gradua bukatzean ikusiko da zer egin baina uste det ikasten jarraituko dudala edozein lan egiten dudan bitartean, gero oposaketak atera eta lana ematen didaten tokian jarriko naiz. Esperoet ahal dudan uda gehienetan monitore bezala lan egitea, honela haurrekin esperientzia jasoko dut eta gero irakasle izango naizen momentuan hobeto egingo dudala nire lana uste dut.
Kultura-hezkuntza-gizarteratzea
Gure taldea kultura-hezkuntza-gizarteratzea ordena aukeratu dugu egokiena iruditu bait zaigu. Kultura oso garrantzitsua da hezkuntza izateko garaian, jaio garen lekuko kulturaren arabera jasoko bait dugu gure hezkuntza. Kultura bakoitzean hezkuntza desberdina izaten da, eta kulturako elementu oso garrantzitsua da hezkuntza. Hezkuntza ezberdinak daudenez, kulturari garrantzia handiagoa eman diogu.
Hezkuntzari esker gizarteratzen gara, hau da, herritarrak eta pertsonak izaten ikasten dugu. Gizarteratzeko garaian hezkuntza ezinbestekoa da. Hezkuntza gizarteratzeko elementu garrantzitsuena dela ikusi dugunez pentsatu dugu gizarte bateko pertsona guztiak hezkuntza jasotzeko eskubidea dugula.
Kultura- Hezkuntza - Gizarteratzea ordena egokiena dela iruditzen zaigu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)