miércoles, 15 de febrero de 2012

Izan gaitezke irakasle neutralak?

Nire ustez ezinezkoa izango da erabateko neutraltasun batera iristea, zeren irakasleak baino lehen denak gara pertsonak, gure aurreiritzi ete ideiekin. Baina gauza bat da pertsonak izatea eta beste bat da gure ikasleak gure ideietan heztea, gelan sartzen garenean gure aurreideiak, pentsakerak etabar atetik kanpo utzi behar ditugu eta ahalik eta inpartzialenak izaten saihatu behar gara.
Gure ideiak kanpoan utzi nahi baditugu ere nik pentsatzen dut ezinezkoa dela erabat neutrala izatea gelan politikari buruz eztabaida bat dagoenean, antzeman egiten direlako horrelako gauzak, nahiz eta moderatzaile izan ikusten da.  Ezin dugu beti poker aurpegi bat jarri eta hori mantendu umeak kontura ez daitezen irakasleak zer pentsatzen duen.
 (hau bezalakoa)